XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Kuia Materialeakontserba-ontzi ttiki hutsa
kotoia
paper laranja
soka berdea
kartulina berdea
paper beltza
1. Ontzia 2 kotoizko geruzaz ingura ezazu.
2. Paper laranjan 42 zmko zati bat ebaki.
Zati hori bitan plega ezazu eta soka pleguan pasa.
Tinka ezazu eta egizu korapilo bat.
3. Ontzia paperaren erdian ezar, zola korapiloaren gainean pausatuz.
Paper laranja itxi, soberakina barnera sartuz.
Kartulina berde zati bat (8 zm x 24 zm) barnean kola.
4. Zizterrak egizkizu, kuia soka berdearekin inguratuz.
Bi lore berde moztuko dituzu, kuian kolatzeko.
Tutu (hodi) berde ttiki bat erants ezazu.
Zure kuia apaintzeko, ahoa, begiak eta sudurra paper beltzean ebaki eta kola itzazu.